← Albisteetara itzuli

LAN-BITARTEKARITZARAKO ZERBITZUA

LAN-BITARTEKARITZARAKO ZERBITZUA
Lanbideren lan-bitartekaritzako zerbitzuak enpresei laguntzen die langileak bilatzeko eta hautatzeko prozesuei aurre egiten, euren plantillan txertatzeko, bete beharreko lanpostuetarako eskatzen diren lanbide-profiletara egokitzen direla bermatuz.
Uribe Kostako Behargintzak, Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendutako enplegu-agentzia gisa (1600000005 zk.), enpresen eta langileen arteko bitartekaritza-zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu horren bidez, enplegu-eskaintzak egiten dituztenen (enpresak) eta enplegu-eskatzaileen (langileak) arteko harreman zuzena, erraza, askea eta doakoa ahalbidetzen da.
Enpresek inprimaki hau erabil dezakete lan-eskaintza bat modu azkar, erraz eta seguruan argitaratzeko. Eskaintza jaso ondoren, lanean hasiko gara enpresaren beharretara hobekien egokitzen diren profila duten langileak proposatzeko, langileen zein enpresaren beharrak eta interesak ahalik eta ondoen asetzeko helburuarekin.

Informazio gehiago:
946 76 06 38
tek@urkobe.net

Galeria

Eranskinak